Feel My Way Begiraleak
Begiraletik hezitzailera
Gure begiraleak ez dira begirale hutsak. Esperientzia eta formakuntza zabala jasotzen duen begirale-hezitzaile sarea dugu. Formakuntza hau Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen eta bestelako prestigio handiko profesionalen bidez ematen da.
Bidaietan ikasleen bidelagun izatea da helburua, kohesio uneak sortuz, euskaraz, eta taldeen kudeaketa ondo bideratu ditzaten, eginbehar logistikoez gain.
Ikasleen bidelagun
Bidaia osoan ikasleekin daude, hasieratik bukaerara.
Kohesio uneak sortu
Taldea batzeko dinamikak eta jolasak.
Euskaraz dinamizatu
Taldeak euskaraz bizi eta dinamizatzen dituzte.
Taldea eta logistika kudeatu
Taldearen kudeaketa ona, eta behar diren eginbehar logistikoak.
Hiru modutara bidaiatu daiteke gurekin
Kasu bakoitzaren arabera, bidaian nor joaten den aukeratzen da:
Irakasleak bakarrik
Irakasleek gidatzen dute taldea. Guk dena antolatuta uzten dugu, 24 orduko laguntzarekin eta irakasleen koaderno digitalarekin.
Irakasleak eta begiraleak
Ikastetxeak jartzen du markoa, eta begirale-hezitzaileak irakasleekin batera bidaiatzen dute: logistika, dinamikak eta giroa haien esku.
Gida tradizionaletik haratago Nola funtzionatzen du?Begiraleak bakarrik
Irakaslerik gabeko bidaietan (familiek edo ikasleek antolatutakoetan, adibidez), begirale-hezitzaileak arduratzen dira taldeaz hasieratik bukaerara.
Irakasleak + begiraleak
Batera, ez ordez
Ikastetxeen bidaietan askotan irakasleak eta begiraleak batera joaten dira: begiraleak ez datoz irakasleak ordezkatzera, laguntzera baizik. Denak dira tituludunak, euskaldunak eta jatorrak, eta lidergotzan eta gatazken kudeaketan formatuak. Bidaia ona ala ahaztezina, askotan haien esku dago.
Ikastetxea eta irakasleak
Ikastetxeak ezartzen du bidaiaren araudiaren markoa, eta begiraleak marko horretara egokitzen dira.
Begiraleak ez datoz irakasleak ordezkatzera, laguntzera baizik.
Begirale-hezitzaileak
- Logistika kudeatuAutobusen orduak, hoteleko check-in eta check-outak, segurtasunerako antolaketa.
- Dinamikak eta jolasak gidatuTaldea batzeko uneak, euskaraz.
- Gazte giroa sortuGertukoak dira, eta ikasleek badakite.
- Irakasleei babesa emanLaguntza behar duten unean, egunez zein gauez.



Zuen bidaia prestatzen hasiko gara?