Ikas bidaia agentzia · Zestoa, Gipuzkoa Bezeroen txokoa Taldea EUS ES
MW logoa Zestoako bulegoko adreilu-hormaren kontra

Zestoa, Gipuzkoa · kooperatiba

Bidaia agentzia bat gara. Baina ez hori bakarrik.

Ikasbidaia baten kalitatea ez da garraioarekin eta hotelarekin bakarrik neurtzen. Horregatik sortu dugu Euskal Herrian figura berri bat: ikas bidaia agentzia.

Gure ibilbidea

Bizitako guztia da ezberdin egiten gaituena

2015Ordutik gaude martxan, eta lau proiektu mota hauekin hasi ginen aldi berean:

Trepik

Europan zeharreko Interrail motxilero udalekua.

English Camps

Egonaldiak AEBn, Erresuma Batuan eta Irlandan.

Hezkuntza-programak

Agenda2030, orientazio akademikoa, kultura eta talentua.

Ikasbidaiak

Espainian eta Europan.

Gaur egun%100 ikas bidaia agentzia
18.700Euskal Herriko nerabek bizi izan dituzte bidaiak gurekin
16.800nerabek parte hartu dute gure sentsibilizazio eta hezkuntza programetan
35.500nerabe, guztira, gurekin

Ikuspegi globala eta elkarbizitzako esperientzien jakinduria garatzen egon gara etengabean.

Zein enpresa mota garen hobeto uler dezazuen:

MIPE eta Europako Kalitate Osoa

Kudeaketa-eredu horiekin lan egiten dugu, eta urtero balorazioetatik abiatuta hobetzen dugu.

Identitate ekintzailea eta berritzailea

Behar berriei erantzuteko ereduak sortzen ditugu, ikastetxeekin batera.

Lehen eskuko ezagutza

Helmugak eta hornitzaileak ezagutzen ditugu, eta etengabe hobetzen ditugu.

Horregatik diogu ikas bidaia agentzia espezializatua garela

Edozein agentziak bezala:

  • Garraioa
  • Ostatua
  • Jarduerak eta sarrerak
  • Aseguruak
  • Erreserbak eta koordinazioa

Eta horrez gain, gurekin:

  • Begirale-hezitzaile tituludunak, lidergotzan eta gatazken kudeaketan formatuak.
  • Prozesu osoa euskaraz, lehen bileratik bidaiako azken dinamikaraino.
  • Irakasle eta familien lana arintzen dugu: izen-ematea, ordainketak eta komunikazioa gure esku.
  • Irakasleen koaderno digitala eta prestaketa-bilera, bidaian dena kontrolpean izateko: une bakoitzeko checklistak, irakasle berrientzat zein beteranoentzat.
  • Ibilbide gamifikatuak eta talde-dinamikak, taldea batzeko eta turismo aktiboa egiteko.
  • 24 orduko asistentzia eta aseguru premiumak, bidaia osoan lasai egoteko.
  • Balorazioa ikasle, irakasle eta familiekin, hurrengo bidaia hobea izan dadin.
“Zestoak askorik ez duela diote, baina euskara asko du. Eta hori ez da gutxi.” Irakasle batek esan zigun behin, eta egia borobila da. Guk, egia esan, pozik jarraitzen dugu “Zestoako bidaia agentzia hori” izaten.

Turismoaren mundua oso erdalduna da. Zergatik ez dugu pixka bat euskaldundu?

Euskal sustraietatik gatoz. Zestoan sortu ginen, kooperatiba gisa, eta euskaraz bizi eta lan egiten dugu: bulegoan, begiraleekin eta bidaian bertan.

Horregatik egin daiteke gurekin prozesu osoa euskaraz, lehen bileratik bidaiako azken dinamikaraino. Eta gaztelaniaz nahiago duenak ere badu bere tokia: familiei bi hizkuntzetan helarazten diegu informazioa.

Bulegoko sofa berdea eta egurrezko munduko mapa
Zestoako bulegoaren sarrera

Zuen bidaia prestatzen hasiko gara?

Cookie ezarpenak

Aukeratu zein cookie onartzen dituzun. Zure aukera urtebetez gordeko dugu, eta nahi duzunean alda dezakezu orri-oineko «Cookie ezarpenak» estekan. Informazio gehiago

Beharrezkoak

Beti aktibo

Webguneak funtzionatzeko ezinbestekoak dira: saioa, formularioen segurtasuna eta zure cookie-aukera gogoratzea. Ezin dira desaktibatu.

Ikusi cookieak (3)
  • feel-my-way-session · Feel My Way · 120 minutu
    Nabigazio-saioa mantentzea (formularioak, hizkuntza, bezeroen txokoa).
  • XSRF-TOKEN · Feel My Way · 120 minutu
    Formularioak iruzur-eskaeretatik (CSRF) babestea.
  • fmw_consent · Feel My Way · Urte 1
    Cookieei buruz aukeratu duzuna gogoratzea.

Neurketa

Kanpaina batetik (Instagram, Google…) iritsi zarenean, jatorri hori gogoratzen dugu bisitak dirauen bitartean, formularioa bidaltzen baduzu zein kanpainak funtzionatzen duen jakiteko. Ez dugu hirugarrenen analitikarik erabiltzen.

Ikusi cookieak (1)
  • fmw_origin · Feel My Way · Bisitak dirauen bitartean
    Bisitaren jatorria (utm_* parametroak eta sarrera-orria) gordetzea, formularioarekin batera bidaltzeko.

Kanpoko multimedia

Webgunean txertatutako bideoak (YouTube) eta mapa (Google Maps). Onartzen badituzu, Googlek bere cookieak jar ditzake bideoa edo mapa ikustean.

Ikusi cookieak (2)
  • YSC, VISITOR_INFO1_LIVE, VISITOR_PRIVACY_METADATA · Google (YouTube) · Saioa – 6 hilabete
    Txertatutako bideoak erreproduzitzea eta ikustaldiak neurtzea (YouTube).
  • NID, AEC · Google (Maps) · 6 hilabete
    Harremana orriko mapa txertatua erakustea eta hobespenak gogoratzea (Google Maps).