1. Titularraren datuak
Informazio-gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko 34/2002 Legearen (LSSI-CE) 10. artikuluan ezarritakoa betez, hauek dira webgune honen titularraren datuak:
- Titularra
- My Way Kooperatiba Elkarte Txikia (merkataritza-izena: Feel My Way)
- Helbidea
- Uztapide plaza 3, 5. lokala · 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
- Emaila
- kaixo@feelmw.com
- Telefonoa
- 644 108 919
- Bidaia-agentziaren kodea
- CIE2470 (Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroa)
2. Xedea
Webgune honen bidez, Feel My Way-k bere ikas bidaia agentziaren zerbitzuen berri ematen du (ikastetxeek, familiek eta ikasleek antolatutako bidaiak), katalogoak eskatzeko eta harremanetan jartzeko aukera eskaintzen du, eta bezeroentzako eta taldearentzako sarbide pribatuak ematen ditu.
Webgunean agertzen den informazioak orientazio-balioa du. Bidaia bakoitzaren baldintzak, prezioak barne, bidaiarekin batera ematen den eskaintzan eta kontratuan zehazten dira, bidaia konbinatuei buruzko araudiaren arabera.
3. Erabilera-baldintzak
Webgunea erabiltzeak lege-ohar hau onartzea dakar. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea eta bere edukiak zuzen erabiltzeko, legearen, fede onaren eta ordena publikoaren arabera, eta ez erabiltzeko legez kontrako helburuetarako edo hirugarrenen eskubideak kaltetzeko.
Formularioetan emandako datuek egiazkoak eta eguneratuak izan behar dute. Datu faltsuek eragindako kalteen erantzukizuna datuak eman dituenarena izango da.
4. Jabetza intelektuala eta industriala
Webguneko edukiak (testuak, argazkiak, bideoak, logotipoak, diseinua eta kodea) Feel My Way-renak dira edo erabiltzeko baimena du. Debekatuta dago horiek erreproduzitzea, banatzea edo eraldatzea baimen idatzirik gabe, erabilera pertsonal eta ez-komertziala salbu.
Argazkietan agertzen diren pertsonek irudia erabiltzeko baimena eman dute. Norbaitek bere irudia kentzea nahi badu, idatzi kaixo@feelmw.com helbidera eta berehala kenduko dugu.
5. Erantzukizuna
Informazioa zuzena eta eguneratua izan dadin ahalegintzen gara, baina ezin dugu bermatu akatsik edo etenik ez dagoenik. Ez gara erantzule izango webgunea erabiltzeak edo erabili ezin izateak eragindako kalteez, gure borondatetik kanpoko arrazoiak direnean.
6. Kanpoko estekak
Webguneak beste webgune batzuetarako estekak izan ditzake (sare sozialak, YouTube, administrazioaren orriak…). Ez gara haien edukien edo pribatutasun-politiken erantzule.
7. Datu pertsonalak eta cookieak
Datu pertsonalen tratamendua pribatutasun politikan azaltzen da, eta cookieen erabilera cookie politikan.
8. Legeria eta jurisdikzioa
Lege-ohar hau Espainiako legeriaren arabera arautzen da. Kontsumitzaileen kasuan, kontsumitzailearen egoitzako epaitegiak izango dira eskudunak. Kontsumoko gatazkak Kontsumobideren (Kontsumoko Euskal Institutua) bitartez ere konpon daitezke: kontsumobide.euskadi.eus.